app cuidadana

Zer da herritarren komunikaziorako app bat eta nola aukeratu egokiena zure udalerrirako?

Herritarren komunikaziorako app bat udal-aplikazio bat da, udalak herritarrei jakinarazi beharrekoa eta herritarrek udalari esan beharrekoa kanal bakarrean biltzen dituena: abisuak, agenda, inkestak, gorabeherak, mezuak…

Gaur egun, udal gehienek ondorengo bideak erabiltzen dituzte komunikatzeko: iragarki-taula, udalaren webgunea, sare sozialak eta auzokideen ohiko WhatsApp taldea. Bide bakoitza udalerriko herritarren zati batera iristen da, eta ez du jasota uzten nork jaso duen zer.

Zer egiten du herritarren komunikaziorako app batek?

Udaletik herritarrarengana doan komunikazioan, app batek udalerriko informazioa antolatu eta banatzen du:

  • Albisteak eta abisuak, mugikorrerako jakinarazpenekin.
  • Ekitaldien eta jardueren agenda.
  • Inkestak eta herritarren parte-hartzerako kontsultak.
  • Herritarrekin edota eragile espezifijoekin txat-a.

Azken puntu horrek bereizten du app erabilgarri bat bozgorailu soil batetik. Abisu guztiek ez dira guztien intereseko, eta herritar bati inporta ez zaizkion lau jakinarazen jasotzen dituenean aplikazioa desinstalatuko du bostgarrena jasotzean.

Herritarrarengandik udalarengana

Noranzko honek egiten du benetan interesgarri proiektua. Informazioa soilik jasotzen duen herritarrak buletin baten moduan erabiltzen du app-a; baina, bertan kudeaketa bat egin dezakeen herritarrak app-a irekiko du:

  • Kalean edo bide publikoan izandako gorabehera baten berri emateko, argazkia eta kokapena erantsi dezakeelarik.
  • Gela, pilotaleku edo udal-lokal bat erreserbatu nahi duenean.
  • Agendako jarduera batean izena emateko.
  • Udaleko sail bati edo udalerriko gizarte-eragile bati idaztean.

Komunikazio horietako bakoitza erregistratu eta norbaiti esleitu daiteke. Jarraipena ez da goiz hartan telefonoa hartu zuen pertsonaren araberakoa izango, eta udalak bere udalerriak egiten dizkion eskaerak pilatuko ditu.

Zertan jarri behar da arreta app bat aukeratu aurretik?

Kontratua sinatu aurretik, bost irizpide hauek egiaztatzea komeni da:

  • Bi noranzkoetan funtzionatzea. Informazioa soilik argitaratzen badu, jakinarazpenak dituen udal-webgune bat izango da.
  • Udalak berak administratu ahal izatea, hau da, erabilera errazekoa izatea.
  • Udalerriaren hizkuntza guztietan erabilgarri egotea. Bi hizkuntza ofizial dituen udalerri batean hizkuntza bakarrean argitaratzeak herritarren zati bat kanpoan uzten du.
  • Segurtasun Eskema Nazionala (ENS) betetzea.
  • Dagoeneko erabiltzen dituzuen sistemekin integratzea. Kultura-agenda, gorabeheren kudeaketa eta sarreren salmenta, esaterako.

Herritarren datuak administrazioaren datuak dira

Segurtasun Eskema Nazionalak administrazio publikoen eta horiekin lan egiten duten enpresen sistemek bete beharreko neurriak finkatzen ditu. Ez da zigilu apaingarri bat: datuak non gordetzen diren, nor sartzen den eta sarbide hori nola erregistratzen den baldintzatzen du. Identifikatutako bizilagunen mezuak, kokapenak eta bide publikoko argazkiak erabiltzen dituen app batean, xehetasun tekniko bat izateari uzten dio horrek.

ZITUn duela hogei urte baino gehiagotik garatzen dugu administrazio publikoentzako softwarea, eta Segurtasun Eskema Nazionalaren ziurtagiriarekin egiten dugu lan, AIORA da gure udalentzat eta toki erakundeentzat garatu dugun herritarren komunikaziorako app-a.

Informatikan aditua ez den edonork erabiltzeko modukoa izatea

Udal-app batek bi erabiltzaile mota ditu, eta biek dute garrantzia. Herritarra, hogei urte edo hirurogeita hamabost izan ditzakeena eta lehen pantaila ulertzen ez badu aplikazioa erabiltzeari utziko diona. Eta udalean argitaratze-lanak egiten dituen pertsona, normalean informatikan aditua ez dena eta beste hamar eginkizunen artean zeregin hori ere baduena.

Abisu bat argitaratzea mezu elektroniko bat idaztea bezain erraza izan beharko litzateke: testua, irudi bat, esteka bat, nori zuzenduta dagoen eta noiz bidaliko den. Horretarako izugarrizko prestakuntza eta denbora behar bada, azkenean app-a hilean behin erabiltzera mugatuko da.

AIORA da ZITUn udalentzat eta tokiko erakundeentzat garatu dugun herritarren komunikaziorako app-a, irizpide hauek guztiak abiapuntu hartuta eraiki duguna. Aldi berean, BIDERA udal-gorabeheren kudeaketarekin eta KULTURATIK udalaren kultura-agenda onlinearekin osatzen da.

Ohiko galderak

Zertan bereizten da udalaren webgunetik?

Webgunea herritarrak zerbait bilatu behar duenean bideratuko den gunea da. App-a, aldiz, udala herritarrengana iristeko duen kanala izango da, herritarrak ezer bilatu gabe kontaktuan jarriko dituena, ealdi berean, honek erantzuteko aukera izango du. Osagarriak dira app-a eta webgenuea.

Zentzua du udalerri txiki batean app batek?

Bai, dudarik gabe. Zenbat eta txikiagoa izan udalerria, orduan eta garrantzi handiagoa du ahoz ahoko komunikazioak eta orduan eta azpiegitura gutxiago egoten da komunikazioaren atzean. Kanal bakar eta zuzen batek aldaketa positibo handia eragin dezake.

Udal bat ez den beste erakunde baterako ere balio al du?

Bai. Behar berberak agertzen dira mankomunitateetan, erakundeetan eta enpresa-elkarte ezberdinetan: pertsona talde zehatz bati informazioa ematea eta talde horrek erantzuteko gaitasuna izatea.

Hitz egin dezagun!

Herritarren komunikaziorako app bat aztertzen ari bazarete, idatzi eta AIORAren demo bat erakutsiko dizuegu, konpromisorik gabe.

Comments are closed.