ZITUn 20 urte baino gehiago daramatzagu erakundeei digitalizatzen laguntzen. Software pertsonalizatuaren garapenean espezializatzen gara, segurtasuna eta betetze legala oinarrian jarriz. ENS ziurtagiriarekin ere kontatzen dugu, administrazio publikoek eta haiekin lan egiten duten enpresek bete behar duten estandarra dena.

Eraldaketa digitala: zer esan nahi du?
Eraldaketa digitala ez da soilik software berri bat instalatzea. Enpresa baten prozesuak, erabakiak eta zerbitzuak teknologiaren bidez hobetzea da, lehiakortasuna mantendu eta hazteko. Prozesu manualen automatizazioa, datu errealetan oinarritutako erabakiak, bezeroekiko komunikazio hobea eta barne-eraginkortasuna: hori da digitalizazioa praktikan.
ZITU-n sektore ugaritan lan egiten dugu: industrian, ekoizpen-kontrola eta aurrekontuak kudeatzeko; organismo publikoetan, komunikazio eta zerbitzu digitalak eskaintzeko; merkataritza eta ostalaritzan, ERP integralekin; gastronomia-elkarteetan, kudeaketa-tresnekin; eta dokumentazio digitalerako soluzioetan ere ibiltzen gara.
Segurtasuna funtsezkoa
Digitalizazioak abantailak dakartza, baina arrisku berriak ere bai: datu-ihesak, ziber-erasoak, betetze-arazoak. ZITU-n ENS ziurtagiriarekin bermatzen dugu gure produktu guztiek segurtasun-maila altu bat betetzen dutela. Hori garrantzitsua da edozein enpresentzat, baina bereziki administrazio publikoekin edo datu bereziak kudeatzen dituztenentzat.
Zergatik ZITU?
ZITU-n ez dizugu soluzio unibertsalik saltzen, zure enpresa edo erakundearen beharrak aztertuko ditugu eta honen neurrira egokitzen den soluzio bat garatuko dugu. Hogei urte baino gehiagoko esperientziak enpresa ezberdinak ezagutzeko aukera eman digu: hori da gure benetako balioa.

