Industria 4.0

Automobilgintza eta aeronautikarako erreminten diseinua eta eraikuntza

Eris proiektua.
Fabrikaren mekanizazio sisteman monitorizazioa eta ekoizpen prozesuan sistema zerbitzuari balio gehigarria eransten duena.

Gure aurkezpenean esaten genuen bezala, etorkizuna gaurtik hasten da, eta oraina Industria 4.0 da.

Ez gabiltza gezurretan, erronkak gustukoak ditugula esaten dugunean, eta berriro ere abangoardian kokatzen dugu gure burua. Gure bezeroen behar eta nahiak ibilarazten gintuztenak zirela genion, halaxe da, eta ZITU kementsu doa aurrera. Gipuzkoan kokatutako eta Ingenieria alorrean jarduten duen enpresa garrantzitsu batekin gabiltza lanean. Gure teknikoak, ekoizpen prozesuak optimizatzen lagunduko duten sistema bat garatzen ari dira kostu ekonomikoak aurrezten laguntzeaz gain, makina hauekin lanean diharduten pertsonen baldintzak hobetzea lortuko duena. Pertsona hauen lan baldintzak hobetzearen kezka izan zen beste batzuen artean, enpresa hau ZITUrekin batera, proiektu honetan abiatzera bultzatu zuena.

 

Comments are closed.