Adimen artifizialari buruzko kezken kanala

ZITUn adimen artifiziala erabiltzen dugu gure produktuetan eta eguneroko lanean, eta modu arduratsu, seguru eta gardenean egin nahi dugu. Horregatik gaitu dugu kanal hau: edozein pertsonak (bezeroek, gure produktuen erabiltzaileek, hornitzaileek edo interesa duen beste edonork) AAren erabilerarekin lotutako edozein kezka, zalantza edo arazo jakinarazi ahal izan diezagun.

Zer jakinaraz diezagukezu?

  • Gure produkturen batean AAk sortutako emaitza okerrak edo fidagarritasun txikikoak.
  • Balizko alborapenak edo tratu bidegabeak.
  • Pribatutasunari edo datu pertsonalen erabilerari buruzko zalantzak.
  • Segurtasun-arazoak.
  • AA batekin ari zinela argi geratu ez zitzaizun egoerak.
  • AAren erabilera desegokiak edo pertsonengan izandako ondorio kaltegarriak.
  • Hobetzeko iradokizunak.

Anonimoa da

Inprimakiak ez du jasotzen ez zure izena ez zure helbide elektronikoa. Erantzunik jaso nahi baduzu bakarrik, harremanetarako datu bat utz diezagukezu amaieran; kasu horretan, komunikazioa ez da anonimoa izango. Mesedez, ez sartu beste pertsona batzuen datu pertsonalik.

Bete ezazu hemen bertan, orritik irten gabe. Nahiago baduzu, ireki beste fitxa batean.

Zer egiten dugu zure kezkarekin?

Komunikazio bakoitza zuzenean iristen zaie ZITUk izendatutako arduradunei; haiek aztertzen dute eta, behar denean, beharrezko neurriak abiarazten dituzte. Harremanetarako daturen bat utzi badiguzu, nola kudeatu dugun jakinaraziko dizugu.

Premiazko gorabehera teknikoa da?

Kanal honek ez du laguntza-zerbitzua ordezkatzen. Gure produktuekin premiazko gorabeherak badituzu, jarri harremanetan gure laguntza-taldearekin incidencias@zitu.net helbidean edo 943 215 270 telefonoan.