TicketBai laster jarriko denez indarrean, ERPINen aldaketak egin behar izan dira, TBAIren baldintzak bete eta foru-ogasunekin homologatu ahal izateko.
Behar diren garapenak egin ondoren, ERPINek zehaztutako fakturak kateatu egiten ditu. Faktura horiek elektronikoki sinatzen dira, eta horrek fakturak manipulatzea edo ezabatzea eragozten du, TBAIren zehaztapenetan zehazten den bezala.
Horrek erregistro informatikoen egiazkotasuna, osotasuna, trazabilitatea eta bortxaezintasuna bermatzen du, hau da, fakturak jaulki ondoren ezin direla manipulatu edo ezabatu.
Gainera, ERPINek faktura sortuko du behar diren datu guztiekin, eta bi eremu berri izango ditu. Horiek, besterik gabe, fakturaren datuak beste formatu batean irudikatuko dituzte: TBAI identifikazio-kode bat eta QR kode bat.
Proiektu hori egin ondoren, ERPIN foru-ogasunek homologatutako softwareetako bat da jadanik; beraz, gure bezeroek TBAI araudi berria bete dezakete.
TBAIra egokitutako ERPINa gure bezeroen artean behar bezala ezartzeko, pertsona berri bat kontratatu da Europako Gizarte Funtsaren eta Gazte Enpleguaren Ekimenaren kofinantziazioarekin.
