• 943 215 270
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Web


ZURE WEB ORRIAK DISEINATU ETA GARATZEN DITUGU INTERNETEN EGON ZAITEZEN

Bezero bakoitzaren behar eta nahiak ezagutzen ditugu, bakoitzaren negozio eta irudiari egokitutako web bat garatzeko. Dinamikoa den web bat desira baduzu, uneoro eguneratu daitekeena, hori erdiesteko beharrezko lanabesak eskura izango dituzu, aitzitik, zure negozioari buru belarri ekin nahi badiozu, guk lan hori bete dezakegu.

SEO kokapena


Web orri baten arrakasta lortzeko bilaketa motorretan, SEO kokapena funtsezkoa da, batez ere Google-en. Bilaketa prozesuetan gure web orriaren ikuspena hobetzeko teknikak egon badaude. ZITUk web baten egoera aztertu eta kokapena hobetzearen aldeko estrategiak proposatu ditzake.

Denda online 24 ordu

Denbora daramazu gai honi bueltak ematen eta zure denda onlinea jartzeko garaia iritsi dela uste duzu. Zure negozio tradizionala kudeatzen denbora daramazu eta internet-era pausua emateko unea dela uste duzu.

Ba...utzidazu kontatzen:


Merkataritza elektronikorako plataforma osoa, moldaerraza, eta flexiblea eskaintzen dizugu, sortzen zaizkizun beharren arabera moldatzen joan zaitezkeena.
Erabilerreza den lanabesa da, ez duzu informatika ezagutza handirik behar. Denda online bat nahi duzula argi baduzu, berau garatzen guk lagunduko zaitugu.
Denda online hau gure ERP-ra lotzeko aukera dago, horrela ez dugu datu basea bikoiztu beharko,eta stock-a uneoro eguneratua edukiko duzu, denda onlineko eskaerak ERP-an jaso. Web-aren diseinua modu errazean kudeatu

Marketin online

Negozio bakoitzaren aukera eta beharrak aztertzen ditugu eta neurrira diseinatutako ekintza lerro bat proposatzen dugu. Online marketin-etaz arduratzen gara, materiala prestatu, sare sozialak kudeatu, e-mail marketineko kanpainak eginez, Adwords,... Guztia, bai Informatika alorreko zein diseinu eta marketineko profesionalen laguntzarekin

Web Aplikazioak


Internet-era sarbidea duen edozein ordenagailutan erabili daitezkeen aplikazioak diseinatzen ditugu,
honela, enpresa askok izan ditzaketen kokaleku arazoak gaindituko genituzke.

Neurrirako aplikazio bat behar duzu?

Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Informazio gehiagorako gure cookie politika irakurri. Gehiago irakurri

x

Zitu

943 215 270
info@zitu.net

Zuatzu Enpresa Parkea
Zubiberri 29, 1 - 3
(Ondarreta eraikina)
20018 Donostia-San Sebastián (GIPUZKOA)