Zerbitzu osagarrien industriari aplikatutako adimen artifiziala
IAIOA proiektua 3 urteko Hazitek estrategiko bat da, Tratamientos Térmicos T.T.T. buru duena. Proiektuaren helburua balio teknologiko handiko hainbat tresna garatzea da, besteak beste, instalazioan datuak hartzeko eta analizatzeko teknologia aurreratuak dituzten plataformak eta kalitatea ikuskatzeko eta kontrolatzeko sistema adimendunak. Produktu berri horien garapenak, gainera, bezero eta erreferentzia anitzeko kasuistikak dituzten enpresetara zuzentzearen konplexutasun gehigarria du.
ZITUk proiektu honetan egingo duen lana ondorengoa da:
• Bildutako datuen kudeaketa eta analisirako erreminta digitalak garatzea, garatutako kromatu prozesu lerroaren kontrol sistemen bidez.
• Tratamendu termikoen prozesuak linean kontrolatzea ahalbidetuko duen teknologia garatzea.
• Garatutako teknologiak integratzea eta balioztatzea.
• Garatutako teknologia ezar daitekeen prozesu alternatiboak definitzea
Proiektuan Ikankronitek, STT Ingenieria y Sistemas, TTT Goiko, Tratamientos Superficiales Iontech, Linqcase Industrial Solutions Y Arrola Hornos y Servicios enpresek hartzen dute parte.
Proiektuaren emaitza gisa, ZITUk software-tresna adimendun bat lortuko du industria-inguruneetan datuak kudeatu eta ustiatzeko: plataforma horrek industria-enpresen arazoei aplikatutako machine learning algoritmoak eta teknikak integratzen ditu.
![]() |
![]() |