
Oroimen Historikoaren inguruan lan egiten duten elkarte eta pertsona guztientzat eta lan hau zabaldu nahi dutenentzat ZITUk garatu duen plataforma interaktiboa da.
Webgunea hau lanabes oso erabilgarria da, jasotako dokumentazio guztia era oso errazean gordetzeko aukera ematen duelako.
Lanaren ikus-entzunezko zabalkunde lortzeko lanabes gisa balio du, euskaraz nahiz erdaraz.
Herritar guztientzako eskuragarria bere praktikotasun eta erraztasunagatik.




Webgune honek sarbide maila ezberdinak ditu elkarteko barne mailan ere erabilgarri izateko eta dokumentazioaren artxibo egokia egin ahal izateko.
Artxibo bat du non bertan kategoriaka dokumentuak txertatu daitezkeen, hau dena publikoaren sarrera zati batzuetara mugatuaz eta bertan azalpen eta informazio eremu ezberdinekin. Plataformak bi atal ditu: bertan gertaerak eta pertsonaiak sailkatu eta taldekatu daitezke berauek aurkitzeko erraztuz.
Eduki kudeatzaile bat du, bertan albisteak, blogak, publikazioak, multimedia atalak... dituena. Teknologikoki azken jenerazioko webgune batek dituen aukera guztiekin.
Hirugarren atalean mapa interaktibo bat dugu, non bertan gertaera historikoak, kategoriaka, azalpen eta argazkiekin modu erraz eta intuitibo batean txertatzeko aukera izango dugun.
Atal publikoa ikus dezakezue (barne atalean askoz ere gehiago dago) helbide honetan:
Zitu
Zuatzu Enpresa Parkea
Zubiberri 29, 1 - 3
(Ondarreta eraikina)
20018 Donostia-San Sebastián (GIPUZKOA)