• 943 215 270
  • Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Post Formats

Zure softwarea euskaraz

Zitun euskararekiko konpromezu irmoa daukagu. Horregatik, garatzen ditugun softwareak euskaraz ere aurki ditzakezu. Bestalde, gure bezeroekiko harreman estua izatea gustatzen zaigunez, gugandik jasoko duzun arreta zerbitzua ere euskaraz izan ohi da.

Gure soluzioen artean ondokoak aurki ditzakezue:

ERIS: mekanizatu lantegien digitalizaziora bideratutako software aurreratua. Makina erreminten monitorizazioa denbora errealean egiteaz gain, planifikatzaile adimenduna, mantenu prediktiboa, datuen analisia, OEE edo makinen efizientziaren kalkulua eta beste hainbat funtzionalitate interesgarri eskaintzen ditu.

ERPIN: zure negozioaren kudeaketa osoa egiteko ERP-a. Sektore ezberdinetara egokitutako bertsio ezberdinak ditu: ostalaritzarako, arropa dendetarako, belar-dendetarako, industriarako, elikadura edota estetika zentroetarako.

GESDOC: kudeaketa dokumental adimenduna. Ogasunak homologatutako software honen bidez, zure enpresako dokumentuak (fakturak, eskaerak, albaranak, etb.) digitalizatu eta datuak zuzenean ERP-an izango dituzu. Gainera, GESDOC-aren bidez digitalizatzean ahaztu zaitez fakturak paperean gordetzeaz!

SOGEST: elkarteen kudeaketa osoa modu erraz eta intuitiboan gauzatzeko softwarea. Gainera, erreserbak online egiteko aukera eskaintzen du.

AIORA: komunikazioa eta parte hartzea sustatzeko mugikorretarako aplikazioa: albisteak, sare sozialak, multimedia, gertakariak, jakinarazpenak, erreserbak, inkestak, foroa, informazio interesgarria, agenda eta abar bezalako atal funztionalak dituena.

HILERRIGEST: hilerrien kudeaketa digitala egiteko softwarea. Hilerriaren planoa oinarri hartuta, hilerriko kudeaketa eramateko ezinbestekoak den informazio guztiaren kudeaketa egitea ahalbidetzen du.

Behar duzun soluzioa aurkitzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan eta zure beharretara egokitzen den soluzioa eskainiko dizugu.

Euskararen egunean ere, zure softearea euskaraz!

 

 

Utilizamos cookies propias y externas. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso.

Para más información consulta nuestra política de cookies. Saber más

x

Zitu

943 215 270
info@zitu.net

Parque Empresarial Zuatzu
Zubiberri 29, 1 - 3
(Edificio Ondarreta)
20018 Donostia-San Sebastián (GIPUZKOA)