Все фильмы каталога - Каталог фильмов - Мультфильмы
магазин каталог игр на PS3

Aplikazio Estandarrak

Gure produktu estandarren sorta zabala dugu. Merkataritzako aplikazioetatik hasi eta enpresa konplexuenetaraino, elkarte gastronomiko eta udaletxeetatik pasatuz.

 

Gure produktuen aukera zabala dugu non zure enpresaren beharren arabera aukeratu ahal izango duzun eta/edo zure beharretara gehien hurbiltzen dena aukeratzen lagunduko dizugun.

 

ERPIN

caja software erpin txiERPIN, ETE bateko kudeaketa osoa kontrolatzeko disenatua dagoen ERP bat da. Enpresaren eguneroko kudeaketa erraztuko digu.

Honekin, biltegitik kontabilitateraino kontrolatu dezakegu, erosketen eta salmenten (eskariak, albaranak, fakturak, zuzenketak…) kudeaketatik pasatuz, hala nola, saltokia bere STarekin kudeatu ere.

 

 

 

 

ERPIN TPV

caja software tpv txiGure Salmenta Terminal puntuak, erraza, maneigarria eta ikusmen errazekoak, merkatarien egunerokoa errazten du. Irudiekin, artikulu gogokoenekin, barra-kode irakurlea eta kaxa konektatzeko aukerarekin, produktuetako irudiekin, produktuen sailkapen sakona familia eta kategoria bidez...

Merkataritzako beharrezkoak diren kudeaketa eta administrazio informazioa lortzen da eta salmenta errazten eta bizkortzen du.

 

 

 

ERPIN HERBORISTERIA

 

caja software herbo txi

 

ERPIN HERBORISTERIA belardenda bateko kudeaketa osoa kontrolatzeko diseinatua dagoen ERP bat da.
Soluzio hau belar-denden beharretara egokitua dago eta bertan sektoreko zehaztapenak kontuan hartzen dira, hala nola: iraungitze data, produktuen kokapena,pisura salmentak... Horrez gain, enpresen behar orokorrak ere betetzen ditu.

 

 

ERPIN TEXTIL

 

caja software textil txi

 

ERPIN TEXTIL arropa denda, zapata denda edo ehun gaien salmentara zuzendutako enpesei zuzendutako ERP bat da.  Elementu orokorrez gain (biltegia, salmentak,bezeroak, estatistikak...) sektoreko zehaztapenak kontuan hartzen ditu soluzio honek, hala nola: Tailak eta koloreen kudeaketa, etiketen inprimatzea, oparitarako ticketa, deskontuen kudeaketa... Horrez gain, enpresen behar orokorrak ere betetzen ditu.

 

 

 

ERPINREST

caja software  rest txiERPINREST, ZITUk jatetxeen eta tabernen kudeaketarako sortutako aplikazio berezia da, negozio mota hauetako zeregin berezien kontrola errazteko.

Aplikazio hau ostalaritzako dago optimizatua. Enpresa guztiaren kudeaketa osoaz gain, mahaien erreserba, sektorerako sortutako TPV berezi bat, hala nola espezialitate tipikoak (menuak, komanden kudeaketa, plater/botilen zatikatzea,…) kontrolatu ahal izango ditugu.

Gainera, ERPINKOMANDA deituriko PDArentzako aplikazio espezifiko bat ere badu, honekin zerbitzariei lana errazten diegularik.

 

ERPINTALLER

caja software taller txiZITUk badu bereziki lantegientzak sortutako bertsio bat, ERPINTALLER.

ERPINTALLER-rek enpresa guztia kudeatzen du, gehigarri batekin, lantegi guztiaren kontrola eraman dezakeela, adibidez, langile guztiak, makinak eta bertan sortu beharreko prozesu guztiak kontrolatzen ditu. Lan guztien denborak sartu ahal izango dira, eta hauekin, langileen produktibitate eta makinen errentagarritasun estatistikak atera. Ordutegia kontrolatzeko aukera ere badugu.

Gainera ERPINTEMP herraminta ere aukeran izango dugu. Herraminta hau diseinatua dago langileak lantegitik lanen denborak sartzeko lan bakoitzaren errentagarritasuna edukitzeko, honela, lan errentagarriak lan ez errentagarrietatik bereiztu ahalko ditugularik. Era berean lantegitik denbora sartzeko auekra izango da bulegoan ikusgai egongo delarik jarraipen erraz bat egin ahal izateko.

 

 ERPINTRANSP

 

caja software transp txiERPITRANSP garraio munduko enpresen kudeaketa kontrolatzeko diseinatua dagoen ERP bat da, eguneroko kudeaketa errazten digularik.

Aukera ematen du aplikazioak xehetasun handiko informaziodun kargak prestatzeko: garraioari buruzko datuak (ibilgailua, gidaria, salgaia,…), tratu ekonomikoak (ordutegia, tonak, kilometroak, zenbatekoa,...), zerbitzu hutsak, kargak eta deskargak (kopurua, helbideak,...), gastuak (kontsumoak, dietak,...), gertaerak (fakturagarriak edo ez), albaranak (kargari atxikitako dokumentazioa), oharrak (xehetasunak, apunteak, oharrak,...).

 

SOGEST

caja software sogest txiSogest gastronomiako, kulturako, kiroleko…. elkarteen kudeaketarako programa estandar bat da ZITUk garatua.

Programa honen bidez elkartearen aspektu guztiak kudeatu daitezke: kontsumo notak, bazkideak, biltegia, eskaerak, hornitzaileak, estatistikak, faltak, errezibo bidezko kobruak….

 

 

 

HILERRIGEST
caja software hilerrigest txiHILERRIGEST hilerrien kudeaketa eramateko aplikazio estandarra da. ZITU-k udaletxe edo/eta hilerrien kudeaketa eramaten duten entitateentzako bereiziki garatua.

HILERRIGEST-en helbururik garrantzitsuena hilerrien kudeaketa erreztea da. Honetarako hilerriaren diseinua egitea errezten du aplikaziotik, era erraz batean bisualki aurkitu ahal izateko hildakoak, hilobiak, ...

 

 

 

OLASA-SYSTEM

caja software olasa txiOLASA-SYSTEM zure irudi zentruaren gestio orokorrerako diseinatua dago.

Kudeaketa guztia eramateko aplikazio osoena da, bezeroen historia (lehen eta oraingo argazkiekin, historikoa…) kutxen kudeaketa, biltegia, TPV-a ... eraman ahal izanik.

 

 

 

 

AREGEST

caja software aregest txikiSoftware honek espazio libreak kudeatzea baimentzen dio administrazio publikoari zein entitate interesatuei beraien esparru barruan. Honela adibidez udaletxe batek kudeatu ahal izango ditu kiroldegia, antzokia, pilotalekua eta beste edozein gune, herritarrek erreserba etxetik edo gailutik egiteko aukera izan dezaketelarik.

 

 

 

 

GRUPO SAGE SP


sagespGRUPO SAGE SPren produktu aukera guztiak. Kontabilitate programetatik hasi eta nominen kudeaketararte. Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa soluzioetan LEHENENGOA delarik.    

Hala nola SP ContaPlus, SP FacturaPlus, SP NominaPlus, SP TPVplus produktuak eta kudeaketa soluzioetan aukera handia dutenak Sage SPrenak dira, enpresa txiki eta ertainen erreferenteak dira 2,5 milioi produktu baino gehiago salduak edukiz.

Кухонные мойки | каталог
объективы nikon купить