Все фильмы каталога - Каталог фильмов - Мультфильмы
магазин каталог игр на PS3

Online Marketing-a

zitu

Publizitatea egiteko eta produktu zein zerbitzuen salmentarako interneteko erabilera teknikak dira online marketing-a. Bertan kokatzen dira: Klik bidezko publizitatea banner, adwords edo antzekoen bidezko publizitatea, E-mail marketing-a (mezuen bidalketa masiboa), bilatzaileetan optimizazioa, sare sozialen eta blogen erabilera publizitaterako.

Paul Fleming-en arabera marketing-aren 4 F-ak interneten; Fluxua, Funtzionalitatea, Feedback-a eta Fidelizazioa dira.

 

 

Email Marketing

Email marketing-a posta electronikoa erabiltzen duen pertsona talde bati mezu komertzial baten komertzializazio zuzena da. Zentzurik zabalenean bezero bati edo bezero potentzial bati bidalitako mezu elektroniko bakoitza e-mail marketing kontsideratu daiteke.

Posta elektronikoz bidalitako mezu batek helburu anitzak izan ditzake: merkatari batek bere bezeroekin  edo bezero izandakoekin harremana hobetzea, bezeroen leialtasuna sustatzea eta salerosketen errepikapena,  bezero berriak lortzea edo egungo bezeroei zerbait berehala erosteko konbentzitzea…

Ikertzaileen kalkuluen arabera 2011n EE.UU. ko enpresek 1510 milioi $ gastatu zituzten mezu elektroniko bidezko marketing-ean eta gastu hau 2,468 mila milioi $ -tara igoko da 2016an.

 

Publizitatea

Gaur egun Yahoo eta Google (beraien plublizitate sistemekin sarean: Bing eta AdSense eta AdWords) interneten publizitate sistema sendo baten jabe dira Google batez ere, interneteko publizitatearen erdia eramaten du, bertan web orrialdea bilatzaileetako web atarian kokatzen da, sustatu nahi den produktuarentzat aproposak diren guneetan, eta erabiltzaileen klik bakoitzeko zehazten da publizitate diru-sarreren kostua. Bigarren sistema bezala testu iragarkiak dauzkate, lauki txiki batean datza, enpresa edo produktuaren izenburu batekin, deskribapen testu motz batekin eta web helbidea orrialdera loturarekin,  web orrialdeko alboko barran, goikoan edo behekoan azaldu daitezke.

Web gunean sartu eta loturetan klikatzen duten  erabiltzaileen ondorioz web-ak publizitatea lortzen du.

Кухонные мойки | каталог
объективы nikon купить