Все фильмы каталога - Каталог фильмов - Мультфильмы
магазин каталог игр на PS3

Mugikorrentzat aplikazioak

Mugikorretatik, Smartphone-etatik eta/edo tablet-etatik geroz eta handiagoa den web-en erabilerak, gure web presentzia edozein gailurekin ikusgai eta erabilgarri izateko prestatzera eraman behar gaitu.

Smartphone, tablet edota bien erabiltzaile kopuruak aurreikusitako zifrak gainditu dituen arren herrialde gehienetan smartphone edo tablet gabeko erabiltzaileak %85 baino gehiago dira, ondorioz sektorea %300 baino gehiago hazi liteke datozen 2-3 urtetan.Tecmarkek eginiko ikerketa batek 2009ko irailetik 2011ko urtarrilera gailu mugikorrek web zirkulazioan edukitako eragina %400 igo zela erakutsi zuen.

2014 hasierarako web zirkulaziora gailu mugikorretatik sartu direnak ordenagailu bidez sartuko direnak baino gehiago izango direla aurreikusten dute adituek.

 

MUGIKORTASUNA ETA SISTEMA AURRERATUAK
Gailu mugikorren erabilera (telefono mugikorrak, smartphon-ak, PDA-k, liburu elektronikoen irakurgailuak, tablet-ak...) gizarte osoan  hedatzen ari da eta enpresak ez dira fenomeno honetatik at geratzen. Internetera konektatuak egoteko aukera, bezero zein hornitzaileekin hartu-emana edozein lekutatik izateko aukera, errekurtsoen optimizazioa eta kostuen aurrezpena dira enpresak erreminta hauek erabiltzera bultzatzen ari dena.  Mugikortasun ondorioak enpresetan ondorengoak dira:
IKTak mugikortasunean goranzko joera arinak edukitzen ari dira baita krisi sakon garaietan ere, espainiar estatua jasaten ari denaren modukoa.

Harreman estua dago presio lehiakorraren eta IKTen erabileraren artean.

Beharrezkoa da IKTak eta bereziki mugikortasunerako teknologiak, enpresa-negozio prozesuetara egokituak izan daitezen. Honela negozio prozesu kritikoetan IKTen txertatzeak dakartzan abantaila lehiakorrak hautematen  dituzten sektoreek teknologia hauen aldeko apustu sendoa egiten dute. 

Korrelazio argia dago trebakuntza eta mugikortasun teknologien erabilera egokiaren artean.

 

APLIKAZIOAK
Aurretik aipatutako guztia aztertu ondoren, enpresak etekin maximoa ateratzeko tresna eta teknologia egokienak eskaintzen dizkizugu.

Bezeroaren behar eta eskaeren azterketa sakon bat gauzatuko da sail bakoitza eta bere beharrak aztertuz. Guzti hau lan eskema bat eta inplementazio plan bat lortzeko aztertuko da.

Aplikazio hauekin edozein gailu mugikorretatik zure lan eremura konektatzeko aukera izango duzu, beharrezko eginkizunak egiteko aukera izango duzularik.

Кухонные мойки | каталог
объективы nikon купить