Все фильмы каталога - Каталог фильмов - Мультфильмы
магазин каталог игр на PS3

ERPINTALLER

caja software taller txiZITUk badu bereziki lantegientzat sortutako bertsio bat, ERPINTALLER.

 

ERPINTALLERrek enpresa guztia kudeatzen du, gehigarri batekin, lantegi guztiaren kontrola eraman dezakeela, adibidez, langile guztiak, makinak eta bertan sortu beharreko prozesu guztiak kontrolatzen ditu. Lan guztien denborak sartu ahal izango dira, eta hauekin, langileen produktibitate eta makinen errentagarritasun estatistikak atera. Ordutegia kontrolatzeko aukera ere badugu.

 

Gainera, ERPINTEMP erreminta ere aukeran izango dugu. Erreminta hau diseinatua dago langileak lantegitik lanen denborak sartzeko lan bakoitzaren errentagarritasuna edukitzeko, honela, lan errentagarriak lan ez errentagarrietatik bereiztu ahalko ditugularik. Tailerrean fitxatu ahal izango da ere eta sarrera guztiak ikusgai egongo dira bulegoan erraz jarraitu ahal izateko.

  • Onurak
  • Ezaugarriak
  • Bertsioak
  • Baldintzak
  • Laguntza

ERPINTALLER aplikazioak enpresaren baliabideak kudeatzea baimentzen du bai pertsonalak (prozesuak eta denborak) eta materialak. Honela marjinak, etekinak eta errendimenduari buruzko informazioa izango dugu errealitatean gertatzen denari buruzko erabakiak hartu ahal izateko. 

Une bakoitzean makinak, prozesuak, materialak, denbora aureikuspenak,… buruzko informazio zehatza izango dugu.

Honela ERPINTALLER-ek benetako ekoizpenari, stock-ari, errendimenduari,… informazio zehatz eta erreala lortzea baimentzen du. Behar bezala kudeakatu ahal izateko burutu beharreko jarduera.

ERPIN aplikzioak dituen ezaugarrien gain, ERPINTALLER-ak ondorengo moduluak dauzka:

FABRIKAZIO AGINDUAK
Modulua hau enpresako ekoizpen guztia eramateko dago diseinatua. Fabrikazio-agindu berri batetik, honek dituen prozesu guztiak sortuko dira. Bezero baten eskaera batetik edo lanen pantailatik sortu daiteke eta hutsetik lan espezifiko bat sortu.

Lan-agindu batek prozesu ezberdinak izango ditu eta prozesu bakoitzak konfigurazio espezifiko bat:

  • Egingo dugun prozesu mota identifikatu beharko genuke.  
  • Prozesu horretarako erabiliko dugun makina identifikatu beharko dugu .
  • Prozesua egingo duten langile kopurua eta bakoitzaren orduko tarifa identifikatuko dira.
  • Prozesua egiteko beharko dugun denbora osoa sartuko dugu.
  • Seleccionaremos cuanta cantidad es necesaria para realizar el proceso completo.  
  • Prozesua osorik egiteko zenbateko kopurua behar dugun aukeratuko dugu.
  • Pozesua egingo duten langileak esleitu daitezke, eta agendaren laguntzarekin baita ordutegi bat sartu prozesua egiteko.
  • Lehentasun bat aukeratu dezakegu prozesu bakoitzerako, honela, agenda ez badugu erabiltzen, lantokian (ERPINTEMPen) le hentasunaren arabera ordenatuta azalduko zaizkigu.

Behin lana sortuta dugula denborak eskuz sartu ditzazkegu (ERPINTEMP ez badugu). Honela, langileek lanaren parteak emango dizkigute eta hauekin, behin sartuta, prozesu bakoitzaren errentagarritasun-kontrola eramango genuke. ERPINTEMP erabiltzen badugu lagilea lanak hasi eta bukatzen dituen momentua ordenagailuan sartzean, datu horiek denak sartuak izango genituzke ordenagailuan. Agendaren laguntzaz kontrola zehatzago eraman ahal izango genuke, langile bakoitzeko antolatutako ordutegia izango genukeenez eta langileak benetan egindakoa ondorengoko analisientzat. Agenda erabiltzen badugu momenturo ikusi ahal izango dugu makina edo langileren bat libre dugun edo bezeroen lanak hartzeko denbora duen edo ez, edo eskaera bat egiten digutenean entregatzeko estimatua dagoen data esan ahal izateko.

Erabiltzen ditugun artikuluak sartu beharko ditugu, honela erabiliak izan diren artikuluak ikusiko ditugu eta biltegiaren egoera eguneratua izan unero.

Ekoizpena bukatzean sortutako artikuluen alta egingo da.

Behin prozesuak amaituta hainbat estatitistika lortzeko aukera izango dugu, makinei buruzkoa, lanei buruzkoa,…. Honekin langile bat prozesu zehatz batetarako errentagarria izan den ikus dezakegu,  makina errentagarria den, langile baten errentagarritasuna aurreko hilabetearekin alderatu...

 

PRESENTZIA AGINDUAK
Tresna honekin langileen sarrera irteerak kontrolatzeko aukera izango da. Ondorengo abantailak lortu daitezkeelarik:

  • Ordutegiko sarrera eta irteeren marjinak kalkulatu ahal izango dira. Nahi izanez gero aurreko edo ondorengo lan denborak (orduak, minutuak,…)  kontabilizatuz.
  • Langile bakoitzak atxikitutako aparteko orduak kalkulatu ahal izango dira, ondorengo kalkulu eta ordainketarako.  
  • Langilea enpresan egondako egunak kalkulatu dira. Modu berdinean presentzia faltak kalkulatu daitezkeelarik. Langile bakoitzak benetan lan egindako orduak lortu daitezke.
  • Ordu teorikoen zenbatekoa lor dezakegu, langilearekin finkatutako ordutegi eta kontratuaren arabera.
  • Lan ordutik at izandako sarrera irteera guztien datuak jakin ahal izango dira. 
  • Momentu oro jakin dezakegu langilea enpresaren barnean edo kanpoan dagoen. Denbora errealean kontrolatzeko aukera izanik. 
  • Aukera izango da langileen fitxak gehitu, aldatu edo kentzeko ondorengo kalkuluetarako.
  • Bulego zentraletik lan zentru ezberdinak kontrolatu ahal izango dira delegaritza bakoitzeko kalkuluak lortuz.
  • Aparteko orduak kontrolatu ahal izango direnez, gehienezko aparteko ordu maximoak egotzi ditzazkegu eta hauek gainditu diren ala ez.

erpin taller EU

  GUTXIENEKOA HOBEREN
  requisitosgorria-01 requisitosberdea-01
PROZESATZAILEA  Pentium 4 a 3Ghz Core 2 duo a 3 Ghz
RAM MEMORIA
1 GB 2 GB
DISKO GOGORREAN LIBRE
1 GB 1 GB
PANTAILA-BEREIZMENA 1024 X 768 PIXELES 1024 X 768 PIXELES
IRAKURKETA UNITATEA CD-ROM/DVD-ROM CD-ROM/DVD-ROM
SISTEMA ERAGILEA WINDOWS XP SP 3 WINDOWS XP SP 3

Edozein kontsulta egiteko edo zalantzak argitzeko jar zaitez gurekin harremanetan telefono edo posta elektroniko bidez:

 

 sobrea  

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

telefonoa  

943215270

   

ZITUk etengabe lan egiten du soluzioen aktualizazioan, horretarako zuen iradokizunak garrantzia handia dute guretzat. Zuen iradokizunak gure posta elektronikora bidal ditzakezue.

 

Кухонные мойки | каталог
объективы nikon купить