Все фильмы каталога - Каталог фильмов - Мультфильмы
магазин каталог игр на PS3

ERPIN

caja software erpin txiERPIN, ETE bateko kudeaketa osoa kontrolatzeko disenatua dagoen ERP bat da. Enpresaren eguneroko kudeaketa erraztuko digu.

Honekin, biltegitik kontabilitateraino kontrolatu dezakegu, erosketen eta salmenten (eskariak, albaranak, fakturak, zuzenketak...) kudeaketatik pasatuz, hala nola, saltokia bere STarekin kudeatu ere.

EUSKARAZ nahiz GAZTELERAZ erabiltzeko aukera izango dugu.

Orain gure Online Salmentako plataforma berriarekin, zure Online Denda aplikazioarekin lotua egongo da automatikoki. Gehiago irakurri.

  • Onurak
  • Ezaugarriak
  • Bertsioak
  • Baldintzak
  • Laguntza

ERPIN, merkataritza eta enpresa bateko kudeaketa osoa kontrolatzeko disenatua dagoen ERP bat da. Aplikazio honen bidez kontrol zorrotz bat eraman dezakegu; biltegia: stock-a denbora errealean, biltegien arteko mugimenduak, serie jarraipena, tamaina eta koloreak...

Negozio-zifra: epemugak, ordainketa motak, albaran eta faktura zuzentzaileak...

Kontabilitatea: idazpenen sorkuntza, ondoren merkatuan dauden hainbat kontabilitate aplikazioetara transferitu ahal izateko...

ERPIN programa eskuragarria, fidagarria eta multi konfiguragarria non enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen den.


Erpin, enpresaren kudeaketarako aplikazio global bat da. Ondorengo aukerak izango ditugu:

 

ERABILTZAILEEN KUDEAKETA

  • Mota bakoitzerako sarrera guztiz konfiguragarriak (administraria – ST / Administrazioa – Kontabilitatea-fakturazioa / Erosketak – Biltegia-eskaerak-albaranak / etab.).
  • Saltzaileen komisioen kontrola.
  • Erabiltzaile desberdinen agenda.

 

ARTIKULUEN KUDEAKETA

  • Artikuluak guztiz konfiguragarriak (Izena 2 hizkuntzatan, argazkia, hornitzaileen prezio ezberdinak, aurreikuspenak, bezero mota bakoitzeko prezio ezberdinak…).
  • Artikulu bakoitzaren sakontasunaren definizioa (Familia, Azpifamilia, gamak, sekzioak...). Estatistikak eta aurreikuspenak artikulu fitxa bakoitzean.
  • Artikulu bakoitza sarrera eta gastu mota, fabrikatzaile, atal... bezala banakatzeko aukera.
  • Salerosketen prezioen eguneraketa modu erraz eta automatizatu batean, hala nola, borobiltzeko aukerarekin.
  • Artikuluen etiketak inprimatzeko aukera.

 

KONFIGURAZIOA

  • Konfiguragarria bere alderdi guztietan, aukera orokorretatik inprimakietaraino, dezimaletatik, aurreikuspenetatik... pasatuz.
  • Leiho konfiguragarriak nahi diren datuak eta horien posizioak aukeratuz.
  • BEZ, deskontu, atxikipen, dibisa eta fakturazio-serie mota anitzak.
  • Ordainketa moten eta baldintzen kudeaketa: eskudirutan, transferentzia, zor, errezibo, 30-60-90...

 

BILTEGIA

  • Biltegi eta ordezkaritza anitzekoa.
  • Stock-a denbora errealean, minimoaren azpitik dauden artikuluak edo erabilgarri negatiboan (Stocka + hornitzaileei eskatutakoa - bezeroak eskatutakoa) daudenak ikusi ahal izango ditugularik. Stock historiko aukera (Data bat aukeratu eta biltegi horrek une horretan zuen stock-a lortuko dugu).
  • Erabateko kontrola stock-an, biltegien arteko mugimendutan, bajetan, altetan, inbentario itxieretan, mugimenduen historikoan…
  • Serie-zenbaki, tamaina eta koloreekin lan egiteko aukera.
  • Inbentario erregularizazioak eta itxiera partzialak.

 

EROSKETAK/ SALMENTAK

  • Harpidentza eta bonoen kudeaketa.
  • Kutxa ezberdinen kudeaketa, hala nola kutxanitzak banku bakoitzean, eskuzko kutxak...
  • Salmenten kudeaketa, aurrekontuetatik fakturetaraino, eskaeretatik eta albaranetatik pasatuz. Eskaintza bereziak sartzeko aukera izanik eta erosketengatik sariak eskaini puntuen truke.
  • Faktura sorkuntza automatikorako atal berezia, hala nola, hauen inprimaketa bi data edo zenbakien artean.
  • Salmenten kudeaketa, aurrekontuetatik fakturetaraino, eskaeretatik eta albaranetatik pasatuz.
  • Eskaera automatikoen sorkuntza, stock minimotik edo erabilgarri negatibotik egin ahal izango dugularik.
  • Aurrerakinak sartzeko aukera, nahiz bezeroenak edo hornitzaileenak izan.
  • Zuzenketa albaranak eta fakturak bai erosketetan bai salmentetan.


BEZEROAK

  • Bezeroen erabateko fitxak aukerekin eta mota guztitako historialekin (salmentak, mugaegunak, ordainketak, gertaerak, bankuak,...).
  • Bezeroen segmentazioa nahi duzun ezaugarriekin (estatistika eta aukeraketekin).

 

KONTUAK

  • Hirugarrengo enpresak eta sarrera eta gastuen kudeaketa (Telefonoa, argia, ura...).
  • Kobrantzen eta ordainketen kudeaketa. Mugaegun beteak, betegabeak,... ikusteko aukera.
  • Kutxanitzak, bakoitzean eguneroko itxierak kontrolatu ditzazkegularik, hala nola kutxen arteko mugimenduak, asteroko edo eguneroko baturak...
  • Kuaderno 19 edo/eta 58-aren (Q19, Q58...) sorkuntza automatikoa SEPA-ren formatuan. Honen kobrantzarako mugaegun ezberdinak aukeratuz.
  • Asientuen sorkuntza automatikoa edo eskuzkoa, ondoren Contaplus eta/edo Logic Class-era exportatzeko.
  • Estatistika ezberdinak mota askotako guztizkoekin (Balantzea, Urteko kutxak, Salmentak, Erosketak,...).

ERPIN EU

 

  GUTXIENEKOA HOBEREN
  requisitosgorria-01 requisitosberdea-01
PROZESATZAILEA  Pentium 4 a 3Ghz Core 2 duo a 3 Ghz
RAM MEMORIA
1 GB 2 GB
DISKO GOGORREAN LIBRE
1 GB 1 GB
PANTAILA-BEREIZMENA 1024 X 768 PIXELES 1024 X 768 PIXELES
IRAKURKETA UNITATEA CD-ROM/DVD-ROM CD-ROM/DVD-ROM
SISTEMA ERAGILEA WINDOWS XP SP 3 WINDOWS XP SP 3

Edozein kontsulta egiteko edo zalantzak argitzeko jar zaitez gurekin harremanetan telefono edo posta elektroniko bidez:

 

 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

telefonoa  

943215270

   

ZITUk etengabe lan egiten du soluzioen aktualizazioan, horretarako zuen iradokizunak garrantzia handia dute guretzat. Zuen iradokizunak gure posta elektronikora bidal ditzakezue.

Кухонные мойки | каталог
объективы nikon купить